2013/04/18

KAIXO LAGUNOK!

Hemen duzue Literatura Txokoak irakurtzeko proposatzen duen hurrengoa:
"Ez naiz ni" Karmele Jaio
Elkar
 
Solasaldia egiteko eguna:
MAIATZAK 8, asteazkena, 20:00etan, Jai Alai Tabernan
*Solasaldira ezin baduzue etorri, bidali zuen iruzkinak.
Literatura Txokokideekin partekatuko ditugu.
BITARTEAN, LIBURUAZ GOZATU!


Liburuari buruz:
Ez naiz ni, Karmele Jaio Eiguren: Zerbait falta dute, zer den ondo ez badakite ere. Gaztetasunaren azken izpiez gozatu nahi dute batzuek, lehengo garai ustez eder haiek berreskuratu; esperientzia berriak bilatuko dituzte beste batzuek, modu batean zein bestean, edo hondatzen hasitako harremanak biziberritzen saiatu. Bizitzaren erdialdean daude denak, eta horrek eragiten dien ezinegonean beren tokia aurkitu nahi lukete. Pertsonaia batek dioen bezala, zailena ez baita zahartzea, zahartzen hastea baizik.
Ipuin liburu berri bat dakarkigu Karmele Jaiok, hamabi istorioz osatua. Aurrekoetan bezala, giza harremanetan sortzen diren arrakaletan erreparatzen daki egileak, begirada zorrotz baina amultsu batekin; aurrekoen aldean, baina, sakonagoak dira kontakizunak, argumentua gehiago garatuz, eta abertsagoak dira pertsonaiak, haien bizitzen hainbat alderdi eta xehetasun erakutsiz; betiko sentiberatasunez, baina baita berria den umore fin batez ere.