KAIXO LAGUNOK!
Aurreko astean bildu ginen Literatura
Txokoan. Azarorako proposatu genizuen liburuari
buruz mintzatu ginen, “Lotsaizuna” eleberriari buruz. Eleberri horrek Hegoafrikako
gizartea hobeto ezagutzeko aukera eman digu. Beti bezala, solasaldi atsegina izan zen.
Urrian iragarri genizuen bezala, hau da abendurako daukagun proposamena:
"Leturiaren egunkari ezkutua",
Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi
Liburu berezia aukeratu dugu, eta
solasaldia ere berezia izango da.
Oraingo honetan astelehenez elkartuko
gara, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna, Zabalarten.
Solasaldi berezi honek Txillardegi hobeto
ezagutzeko aukera emango digu.
Liburuari
buruz:
Leturiaren
egunkari ezkutua Jose Luis Alvarez Enparantzak, Txillardegik, idatzitako eleberria da, 1957an Bilbon Euskaltzaindiak
argitaratua.
Joseba Leturia nobelako protagonista da. Mirenekin
maitemindu egiten da. Bere borroka existentziala da. Etsiturik eta zalantzan
dago beti. Bere zorionaren bila dagoenean porrot egiten du; huts egin duela
konturatzen da eta bakarrik sentitzen denez Miren hil eta gero, bere burua
hiltzen du. Pertonaia hau hirian mugitzen da, hiri handi industrializatuaren
giroan. Kokapen hau euskal nobelan estraineko aldiz ematen da. Obra hau lau
zatitan dago banatua: Udaberria, uda, udazkena eta negua. Bakoitzak Josebaren egoerarekin
batera azaltzen da.
Solasaldia egiteko eguna:
ABENDUAK 3, astelehena, 19:30etan,
Zabalarten
ANIMA ZAITEZTE!!!